Èuscar

 

Hemen jaio zen Francesc Català i Serra. Prats de Mollóko ekintzetan Estat Catalàko boluntario ibili (1926) eta Belgikan hil zen, deserrian.

 

Haren omenez eta oroimenez

 

  Ripoll, 1901 – Brusela, 1927

* * * *

     Francesc Català i Serra Estat Català alderdian afiliatu zen, 1922an, Francesc Maciàk fundatu eta urte berean. Ehun urte beteta, beraz, jardunean diharduen Kataluniako alderdirik zaharrena da, eta honela definitzen zen: independentista, errepublikazalea, aurrerakoia eta insurrekzioaren aldekoa.

     1926ko irailean Estat Catalàk antolatutako Exèrcit Català delakoari boluntario gisa batu zitzaion, eta Fets de Prats de Molló (Prats de Molló herriko ekintzak) izenez ezagututako gertakarian parte hartu zuen: altxamendu armatua Ipar Kataluniatik Hego Kataluniara bi bidetatik sartuko zen, Oloten bat eginik Errepublika Katalana aldarrikatzeko xedez. Behin hura erdietsita, beste herri eta eskualdeen konplizitatea bilatu beharko zen, eta hiri katalanetan greba orokor bat sustatu. Ripolleko semea dugu ekintza burutzeko konpromisoaren zina sinatu zuten ehun eta hamabi lagunetariko bat.

     Azaroaren 4an, polizia frantsesak Prats de Mollóko Vil·la Denise etxean boluntarioak atxilotzeko agindu zuen. Perpinyàra eramandako lehen atxilotuen artean Català zegoen. Azaroaren 29an epaitu eta aske utzi zituzten, Frantziako lurraldetik ateratzeko aginduarekin betiere. Belgikan harrera egin zieten milizianoetako bat izan zen; baina 1927ko udaberrian Bruselako ospitale batean ingresatu eta ekainaren 28an hil zen.

    Anderlechteko hilerrian lurperatu zuten. Ehorzketa ekitaldi politiko bihurtu zen, Bruselan barrena eginiko desfile eta guzti, hileta-segizioaren buru zihoala Francesc Macià bera (gerora Generalitat de Catalunyako president).

Associació Casa Macià